Santo domingo komentua

Ditugun datuen arabera, ama Domingotarrak 1368an ezarri ziren Lekeition, eta ordena horrek Bizkaiko Jaunen, “hauregien” lursailak hartu zituzten. Baina lehen komentua ez zen 1396ra arte egin, hainbat lursail eta jabetza gehiago eskuratu eta gero. Komentuak, hiribilduak 1442an eta 1595ean ezagutu zituen bi sute handien ondorioak jasan zituen, baina berriro ere eraiki zen, lehengo eraikinen materialak aprobetxatuz.
Egungo konplexuari dagokionez, garrantzitsuena eliza gotiko-errenazentista, Santa Maria parrokiatik datorren portikoa eta behe erdi aroko harresi zaharra, komentuaren instalazioak mugatzen dituena.