San Juan Baseliza

Betidanik herritarrek “San Juan Talako” izenez ezagutu izan dute. Noiz sorturikoa den ez dakigun arren, dokumentaturik agertzen da jada 1594an. Badakigu 1715ean lurrikara bat izan zela baseliza zegoen lekuan, eta itsasora erori zela, eta berriro ere 1772an eraiki zutela.
Haren aurrean dagoen plazatoxan aspaldian Lekeitioko porturako sarrera defendatzen zuten artilleriako zazpi piezak zeuden.