Garraitz irla

Lea ibaiaren bokalearen aurrean Garraitz irla dago. San Nikolas izenarekin ere ezaguna da, bertan santu honi zuzendutako baseliza bat zegoelako XVI. mendean, emakume fraideak  zaintzen zutena.
XVII.mendean frantziskanoen komentu bat sortu zen baina ez zen denbora luzean igaro, eguraldi txarra eta ur gozoaren faltarengatik.  Herrian egoten ziren izurri epidemietan gaixoak irlara eraman ziren. Itsas behera dagoenean Irlara oinez hel daiteke.