Erretaula nagusia

Bost kaletan antolatutakoa eta lau kaleartetan. Garaieraren antolamentuari dagokionez, bankua eta hiru pisu ditu. Goialdean, egitura guztiaren gainetik nabarmenduz, babes- hegal bat topa dezakegu.
Arkitektura egitura zoragarri honen gainean programa ikonografiko zabala ikus dezakegu, Mariaren Bizitzaren eta bere seme JesuKristoren arteko harremanaren pasarteen ingurukoa.
Dokumentazioak ez du erretaula ikusgarri honen historia argitzen,harekin lotuta ditugun berriak bere polikromiari buruzkoak solik baitira (Juan Garcia de Crisal). Hala eta guztiz ere, XVI. mendeko lehen urteetakoa izan liteke.