Antzinako harresiak
1334an, Alfonso XI erregeak Lekeitioko hiribildua harresi batek erabat inguratzeko agindua eman zuen. Egungo harresiaren aztarnak, XV. mendean jatorrizko harresi haren gainean, altxatutako harresiarenak dira. Harresiaren hormek 1,70 m eta 2 m arteko zabalera dute. Tarte jakin batera, harrekiak dorre karratua zuen, zainketa lanak egiteko.
Gaur egun oraindik ikus dezakegu dorre haietako bat, “Torrezar” izenez ezagutzen dena. Ama Domingotarren komentuan dago, eta egungo hiribilduko eraikuntza zaharrena dela uste da.
Azpiri kalean, Uribarria jauregiaren ondoan, beste harresi baten aztarnak daude. Harresi hori Errege Katolikoen garaian altxatu zen, hiribilduak behin baino gehiagotan jasan zituen suteen suhesi gisa erabili ahal izateko.