Zita enperatriz
Austriako Carlos I eta Hungariako IVaren emazte bezala, Austria-Hungariako azken enperatriza eta ezkontide-erregina (1916-1918) izan zen. Bere arbaso hurkoen artean, Espainia, Portugal eta Frantzia erreinatzen zuten etxeetako errege-erregina batzuk zeuden.
Zita, Parmako Roberto I.enaren 17. alaba, 1911an, Habsburgoko Carlos Artxidukearekin ezkondu zen. 1914an, bere osaba zen, Austriako Francisco Fernandoren hilketaren ostean, Franciso Jose I enperadorearen oinordeko bihurtu zen eta 1916an, enperadorearen heriotzaren ondoren, tronoratu zuten.
Lehen Mundu Gudaren ondoren, 1918an, Austria eta Hungariaren banaketaren ondorioz, Habsburgotarrak kendu zituzten. Carlos eta Zita Suitzara erbesteratu ziren. Geroago, urte batzu Madeira portugaldar irlan eman zituztelarikn, bertan, 1922an, Carlos hil zelarik. Ondoren, alargun enperatriza Espainian bizitzen hasi zen. Madrilean egonaldi labur bat egin ostean, bere bizilekua bizkaiko Lekeitioko herrian ezarri zuen.
Zitaren familia 1922ko abuztuaren 18an Lekeitiora heldu zen: Zitaren ama zen, Maria Teresa artxidukesa, Otto artxidukea eta bere anai-arrebetako bost. Hilabete bereko 22an, enperatriza bere bi seme-alaba gazteenekin iritsi zen. Ottoren anai-arrebak Adelaida, Roberto, Félix, Carlos Ludovico, Rodolfo, Carlota eta Isabel deitzen ziren.
Urte batzuk eman zituzten Lekeition, 1931. urtean monarkia erakundea uzkailia izan zen arte eta Alfonso XIII.enak herbestera joateko estatua utzi behar izan zuenean. Arrazoi beragatik, enperatriza eta bere familiak Lekeitiotik irtetea erabaki zuten.
Informazio gehiago:
-Gonzalo Duo. Lekeito XIX. mendean eta Jose Javier de Uribarren (1791- 1861)
-Francisco de Okamika. Egonaldiak eta ikustaldi ospetsuak arrantza-hiribildu batean.
-Antonio Cavanilles. Lekeitio 1857an
-Jesús M. Alday. San Antonio María Claret Euskal Herrian
-Sissiren oinordekoa, bere Lekeitioko egonaldiaren berrogeita hamar urte ondoren. 1983ko urriaren 2an, “El correo español-El pueblo vasco”n argitaratutako, Antxon Urrusolok egindako elkarrizketa
-Rufo Atxurraren artxibo pertsonaleko argitaratugabeko hainbat dokumentazio
-Lekeitioko Udal Artxiboko argitaratugabeko hainbat dokumentazio.
Informazio gehiago: http://www.lekeitiondare.eus/65_turismoa.html