Santa Katalina Itsasargiaren bisitak

Ezagutu ezazu itsasargien mundu interesgarria eta itsas nabigazioko tekniken garrantzia itsasargi baten kokatutako lehen interpretazio zentroan
Kokagune natural berezian aurkitzen den itsasargiaren ekipamendu zati batek ez du erabilerarik izan.  Hauxe da Euskadin bisitatu ahal den lehenengo itsasargia. Talaiarekin batera, Itsasargiak nabigazio teknologiaren interpretazio zentroa osatzen du, eta edukiak ulertzen laguntzen duten teknologia tresnen bitartez, herritar eta bisitariei, antzinatik (seinaleak, argiak, orientabidea, izarrak, baleak begiztatzea, …) gaur arteko nabigazioaren oinarriak ezagutzera eman eta gure marinelek lehorrarekin lotzen zituen itsasargiaren argia ikustean sentitzen zutena sentiarazten laguntzen dute. Era berean, proiektuari izaera ludikoaz gain, zentzu didaktikoa ematen dioten eta bisitari mota desberdinei egokitutako tailer didaktikoek osatzen dute zentroko bisitaldia.
Ezagutu oinarrizko nabigazio teknikak, jarri itzazu praktikan itsasontzian Lekeitiotik Elantxobera bitartean bidaia birtual baten bidez eta sentitu itsasoan galduta dauden marinelen sentsazioak itsasargiko argiak etxera bueltarazten dietenean.
Gozatu Euskal Kostaldearen ikuspegi zoragarriekin zentroaren kanpoaldean kokatutako terrazetan.
Ordutegiak:
Behe denboraldian:
Larunbatean
Goizetan 11:30etan eta 13:00etan
Arratsaldez 16:30etan eta 18:00etan.
Igandean:
Goizetan 11:30etan eta 13:00etan
Bisitaren iraupena 50 min.
Goi denboraldian:
Asteazkenetik larunbatera
Goizetan 11:30etan eta 13:00etan
Arratsaldez 16:30etan eta 18:00etan
Igandeak: goizez bakarrik
Prezioak:
Prezioak: Nagusiak 6€ / Haurrak eta jubilatuak 4,5€ (3 tik 12 urtera). (BEZ barne)
Astean zehar, taldeentzako txanda aldez aurretik eskatur behar da. Gutxienez 20 pertsona
Goi denboraldian:
Oharrak
20 pertsona gehien bisita bakoitzean
3 urtetik beheragokoak ezin dira sartu.
Txakurrak ezin dira sartu
Linternara ezin da igo
Igogailua apurtuta dago