Lea ibilbidea

Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Inguru hauetan eratu ziren gizakien lehen bizileku egonkorrak. Ordutik 1.000 urte baino gehiago igaro dira.
Aulesti, Gizaburuaga eta Amoroto gurutzatu ondoren, beste muturrean, Mendexan, Learen bokalean, erromatarren garaitik honainoko jardueraren aztarna arkeologikoak daude, deskubritzeko zain… Baina Lea Ibarraren urrezko aroa XVI eta XVIII. Mendeak izan ziren. Bertoko ingenio hidraulikoak, burdinolen produkzioa, ontziolak eta itsas-nabigazioa Europako abangoardia izan ziren. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatezko aukera paregabea izango duzu.