Pedro Bernardo Villarreal de Berriz

Pedro Bernardo Villarreal de Berriz y Andicano 1669tik 1740ra bizi izan zen.
Nahiz eta jaiotzaz arrasatarra izan, 1694an, ezkondu zenetik, 1740an, hil arte, hiribildu honetan herritaratu zen, hirutan bertoko alkatea izan zelarik eta bere etxea izan zen, Uriarte Jauregian, zientzia-solasaldiak antolatu zituen. XVII. mende amaierako eta XVIII. mende hasierako zientzia iraultzaren barruan, Euskal Herriko pertsonaia garrantzitsua izan zen. Preilustratua izan zela esaten da, bizitza-baldintzak hobetzeko jakintza-baliagarrian jakingura zuen gizona zelako, erabilgarriak ziren berritasunei eta zientziak ematen dituen baliabideei irekia, geroago, XVIII. bigarren herenean, helduko ziren ilustratuen ideia aitzindariak.
Bere bizitzak, XVII. eta XVIII. mendeetako gizartearen lekukotzat balio du; bidaietara, itsas-zientziara, ingenieriaren aurrerakuntzetara eta garaiko gizarte beharrei aplikatzeko eredu kultu berrien garatzeari zabaldua.
Errota eta errementerietako makina-hidraulikoen ituna argitaratu zuen, bertan, 18 urte zituela emantzipatu zenetik bere bizitza osoan zehar, bere etxaldean eta bere seme-alabenetan ez zitzaiola lanik faltatu aipatzen du.
Bere zientzia zaletasunak arkitektu eta eraikitzaile trebea izatera eraman zuten, bai pribatuak bai publikoak ziren obra ugarietan partehartuz.
Gure pertsonaia lau aldiz (1696, 1699, 1703 eta 1711) Lekeitioko alkatea izan zen eta bere eginkizunen artean hauek aipatuko ditugu: garestitasun garaian garia erosteko hiriguneetara joanaldiak, lan-publikoen gainbegiratzea eta uren garraioaren diseinuarena ere bai.
Gainera, birritan, Jaurerriaren diputatu nagusia eta erregidorea izan zen eta matxinadaren konponbidean nolabaiteko partehartzea izan zuen (XVIII. mendean, arrazoi ezberdinen ondorioz sortutako gatazkak: ekonomikoak, politikoak, gizartekoak…).
Gure pertsonaiaren bizitzaren atal berri bat, Mariana Rosa de Bengolea, jatorriz eta herritar modura lekeitarra zen, andrearekin ezkondu zenean hasi zen.
Senar-emazteak berauen bizilekua Uriarte Dorretxean ezarri zuten -garai hartan ere, leku hau,”Monjena” bezala ezagutzen zen, Domingondarren Gomentuaren kokalekuarekiko hurbiltasunarengatik.
XVII. mendean eraikitako luxuzko-etxea da, hurrengo bizilagunek, historiako garai ezberdinetan, edertu eta hobetu zutena.
Dorreak sarrera harmailadi batzuetatik du, beheratutako erdi-puntuko arku-multzoz osatutako atarira zuzenean eramaten dituztenak, bertan, etxe barrura eramaten duen ate nagusia antzematen da.
Fatxada nagusian, Etxearen leinuak (Bengolea, Churruca, Olaeta eta Olano) gogoratzen dituen armarria dago.

Informazio gehiago: http://lekeitiondare.eus/732_pedro_bernardo_villareal_de_berriz.html