Garraitz irla

GARRAITZ IRLA

Lekeitioko badiaren erdigunean kokatzen den Ga­rraitz edo San Nikolas uhartea euskal kostaldeko gune esanguratsua da. Tamainaz txikia izan arren (6,50 hektarea) kultur- eta natura-ondare aberatsa gordetzen du bere mendi hegaletan; horregatik da erreferentziazko euskal itsasertzean. Inguru berezi eta baketsu honetan kostaldeko flora eta fauna oso bereziak mantendu dira.

Parke Arkeologiko izendatzea

Garraitz irlak hainbat erabilera izan ditu historian zehar (zibila, erlijiosoa, militarra…), beraz, gertae­ra historiko horiei lotutako aztarna arkeologikoak gordetzen ditu. Hori dela eta, Lekeitioko Udalak, Atabaka Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hala eskatuta, Eusko Jaurlaritzak Parke Arkeologiko izendatu zuen 2019an. Izendapen horrek, uhartea­ren balioa berreskuratu, babestu eta balioan jartzea du helburu.

Indusketetan aurkitutako aztarna arkeologikoen ar­tean, nabarmentzekoa da txanpon sorta bat agertu zela, hogei txanpon ingurukoa, XIII. mendearen amaiera eta XV. mendearen amaiera bitartekoak eta jatorri oso desberdinetakoak (Gaztela eta Leon­go erresumak, Portugal, Eskozia, Frantzia edo Bra­banteko dukerria, besteak beste). Numismatikariek aztertu ondoren, haien osaera, balioa, datazioa eta jatorria ezagutzen dira; ez dakigu, ordea, nola eta zergatik iritsi ziren Lekeitioko irlara.

 

HISTORIA ETA AZTARNA ARKEOLOGIKOAK

Uharteak erabilera erlijioso, militar eta zibilen his­toria luze baten aztarnak gordetzen ditu. Gaur egun erabilera zientifiko eta dibulgatzailea gehitu zaio, bisita kulturalen eta naturaren behaketari esker. Ga­rraitz uhartean aurkitzen diren aztarnen multzoak bi eremutan banatzen dira: erlijiosoa eta militarra. Erabilera zibilari dagokionez, ospitale eta lazareto gisa erabili zen, izurriteak (izurri beltza, adibidez) pairatzen zituzten herritarrak isolatzeko.

Eremu erlijiosoa: Uharteak garai kronologiko zabala (XIV-XIX. men­deak) hartzen duen aztarnategi bat du. Giza-okupa­zio baten lehen berriak serorek zaindutako ermita batenak dira, alderdi erlijiosoez zein administratiboez arduratzen ziren emakumeenak (XV). 1617an fran­tziskotarren komentu bat sortu zen, 1650 inguruan abandonatu zena.

Eremu militarra: Gune militarra bi eremutan banatzen da: erdialdeko unitate militarra (gotorlekua) eta iparraldeko unitate militarra (kuartela, bolborategia eta goiko gotorlekua).

Gotorleku militarren eraikuntza etengabea izan zen XVI. mendeko gerra anglo-espainiarraz geroztik. Gerra-gertakari bakoitzean berritzen ziren: Espai­niako ondorengotza-gerra, konbentzioko gerra, ge­rra napoleonikoak eta guerra karlistak.

Uhartean horien guztien aztarnak daude eta nabar­mentzekoak dira 1742ko kanoi-bateria eta karlistenak.

 

NATURA, FLORA ETA FAUNA

Habitat babestu bateko hegaztiak eta balio handiko natura paisaia aurkitu dezakegu. XIX. mendearen amaieratik kanpoko espezieekin esperimentatu zen, eta espezie horietatik Pinus pinaster, Pinus nigra eta Cupressus makrocarpa ale batzuk geratzen dira.

Uharteak bioaniztasun-egoera eta itsasoko klima­-ezaugarriak ditu; beraz, landare nitrofiloen habitat oso berezia da, hegazti eta mikrofauna espezie asko­ren babesleku den habitata. Lagundu iezaguzu inguru hau garbi mantentzen, eta errespetatu fauna eta flora eremuak. Ez utzi irla zeharkatzen duen bidezidorra.

 

GARRAITZ IRLARA DATOZEN BISITARIENTZAKO GIZABIDE DEKALOGOA

  • Uhartea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du bi­dezidor batek, zure segurtasunagatik eta uharteko habitatarekiko errespetuagatik, mantendu bidezi­dorraren barnean uneoro.
  • Kultur eta natur ondarea guztiona da, goza ezazu, gorde itzazu haien balore unibertsalak eta saihestu haien biziraupena arriskuan jar dezaketen eragin negatiboak. Babestu Garraitz uhartea. Errespetatu aztarna arkeologikoak, beste pertsona batzuek ere parke arkeologiko honetaz goza dezaten.
  • Ez sartu espezie inbaditzailerik eta ez hartu babes­tutako flora eta fauna, ezta espezie horietatik erato­rritako produkturik ere. Ez atera intereseko material geologikorik ere.
  • Ez egin surik eta ez bota zigarrorik zorura, itzaltze­ko zailak izan daitezkeen suteak eragin baititzakete.

 

MAREAK

Mareak gora eta behera egiten du 6 orduro, ondo planifikatu zure bisita, harrapatuta gera zaitezke. Hemen ikus ditzakezu hurrengo egunetako mareak: Mareak