Ardoaren eta arrainaren ibilbidea (GR-38)
Arraina Erdi Aroko dietaren oinarrietako bat zen. Sardina, bisigua eta sardinzar, freskoak, gazitu edo ketuak ohikoak izaten ziren penintsularen barrualdeko merkatuetan. Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa barrukaldearekin trukeetarako ibilbide komertzialen helmuga bihurtu ziren, Durango eta Gasteizen arteko Urkiola mendatetik joanda.
Arrainaren esportazioa neguan egiten zen batez ere, orduan heltzen ziren-eta mandazainak portu horretako Arrantzaleen Kofradietara, arrain freskoa erostera. Arrain horrek elurrarekin betetako upeletan kontserbatzen zituen, neguko hotza aprobetxatuz. Alderantzizko ibilbidea egiten zutenean, garia, gatza, ozpina eta ardoa ekartzen zuten Errioxa, Nafarroa edo Gaztelatik.
Arrain eta laboreen trafiko horren babespean, luxuzko produktu baten merkaturatzea sortu zen: ardoa, batez ere Arabar Errioxatik ekarrita. Gainera, bertoko txakolina baino gehiago estimatzen zen eta garestiagoa zen ere.
Mandazainek egunero zeharkatzen zuten lurralde honetako orografia latza, eta, modu horretan, Bizkaiko arrain freskoa egunero heltzen zen Gasteizko merkatura.
Ibilbidea XX. gizaldiaren hasierara arte mantendu zen; orain, Ibilbide Turistiko eta Kultural bihurtuta (GR 38a ere bada), antzinako garrantzia berreskuratu nahi da, XXI. gizaldiko ibiltari berriei esker.
Ibilbidea bitan banatzen da; bat Ondarroara helduz eta bestea Lekeitiora.