Abaroa Jauregia
1891ean eraiki zen, Lekeition jaio baina Parisen bizi zen Jose Maria Abaroa negozio gizon garrantzitsuaren etxebizitza izateko. A. Feiner arkitektoaren lana da, eta eraikina Frantziako Bigarren Inperioko ereduetan inspiratzen da; arbelezko txoritokidun teilatuak eta apaintzeko moldura ederrak.