Kofradi zaharra

Antzinako garietatik Lekeitioko ekonomia arrantzarekin lotura egon da. Ezpeleta kalean dagoen Kofradiaren eraikina antzinako Marinelen Kofradiaren instalazioen zati bat baino ez da. Haren lanak 1803an hasi ziren, real Academia de Bellas Artes de San Fernando izenekoaren arkitektoa zen Manuel Vicente de Lacaren zuzendaitzapean.
Eraikin hori eskabetxe lantegi izateko egin zen, eta bere monumentaltasuna Bizkaiko harrobi tradizioarekin erlazionaturik zegoen. Baina, aldi berean, Real Academia de San Fernando izenekoak markatutako jarraibideak ere jarraitzen zituen, garai hartako lan publikoen irmotasunari eta estetikari dagokienez.