Silken Palacio Uribarren Jauregia

Euskal gastronomia tradizionalean espezializatua, Silken Palacio Uribarren hoteleko jatetxeak bertako eta hurbileko ekoizleei erositako kalitate goreneko produktuekin egiten du lan.
Landa eta arrantza ingurunearen hurbiltasuneari esker, beharrezko kalitate-elementu guztiak ditugu
Lekeitioko ikuspegi onenak dituen jatetxea
Jatetxeak kafetegia eta terraza ditu Isuntzako hondartzaren gainean eta San Nikolas uharte ezagunaren aurrean.Sasoiko produktuekin karta bat dastatzeko ingurune ezin hobea.
Bazkaltzeko edo afaltzeko, bi aukera ditugu, lehena kafetegi berean, hobeezinezko mokaduen platerak eskaintzen ditugu lagun artean jateko edo afari informal baterako, proba ezazu, ez dizu hutsik egingo.
Bigarrena, gure Ebisu jatexean, bertako produktua protagonista duen gastronomiaren aldeko apustua egin dugu, inguruko portuetako arrainak, Lea-Artibaiko baserrietako barazkiak eta lekaleak. Horiek guztiak modu tradizionalean prestatuta eta plater landuenetan eta berritzaileenetan. Aipatzekoa da brasa bat izango dugula inguruko arrain eta haragirik onenak modu tradizionalean prestatzeko.
Jatetxea asteburuetan irekita egonen da ekainetik irailera, eta egunero uztailean eta abuztuan. Eta hori guztia Kantauri Itsasoaren ikuspegi onenekin

Kontaktua

Santa Elena Hiribidea z/g

48.280 Lekeitio (Bizkaia)

Tel: 946 243 583

https://www.hoteles-silken.com/es/hotel-palacio-uribarren-lekeitio/