Aurkezpena

Irla batera oinez joatearen sentsazioa eta zirrara inoiz sentitu duzu? Ez? … Orduan Lekeitio da zure helmuga. Kostaldea, natura, kultura eta tradizioa, dena batera leku zoragarrian, olatuen balantzarekin kulunkatuta.
Adituek diote orain dela 30 mila urte Kristo aurretik hasi zela gizakia bizitzen kostaldeko lur zati honetan. Konforme gara, baina gure historia ofizialari 1324. urtean ematen badiogu hasiera, orain dela zortzi mende ia. Tarte luze honetan, lekeitiarrok gure udalerria lantzen jardun dugu Kantauriko itsas labarraren gainean, gure ingurumena errespetatzeko konpromiso osoz. Horren emaitza da hiribildu bat, natur ingurumen pribilegiatu batena integratua.
Lekeitio beti egon da itsasoari lotuta. Bale arrantzaleen, abenturarien eta nabigatzaileen sorburua eta helmuga izan da. Direla mendeetatik gizon-emakumeak arrantzari eta itsasoari loturiko jardueretan aritu izan dira. Harreman estu horrek sortarazi du lekeitiarron izaera: alaia, ekina eta harkorra.

Leku lasaia eta abegitsua da neguan; animatua eta jendetsua, udan. Lekeitiok eskaintza zabala ematen digu: hondartzak, natura, gastronomia, giro ona eta kultur agenda interesgarria, feriez, kale-antzerkiz, erakusketez eta herri jaiez betea.
Lekeitioko ateak zabalik daude Euskal Herri osora, baita mundu osora ere.
Eskertzen dugu zure bisita eta interesa. Eta itxaroten dugu Lekeitiok eta lekeitiarrok lekutxo bat izango dugula zure bihotzean :lehentasunezko lekutxoa.
Ongi etorri !!!