Santa Katalina Baseliza
Antzoriz edo Santa Katalina lurmutur bikainean dago, itsasargiaren ondoan. Lekeitioko baseliza zaharrenetakoa da. Haren jatorria ezezaguna den arren, baseliza honetatik harta Bilboko Museo Etnografikoan gordetzen den harriz landutako XIII. mendeko Kristo batek, baselizaren antzinatasunari buruzko pista bat ematen digu.
Gaur egungo eraikuntzak estilo gotikoa du, eta 1.500. urtearen ingurukoa da. Etxebizita bat du itsatsita, eta beste garai batzuetan etxebizitza horretan baselizaren mantentze lanez arduratzen ziren serorak bizi ziren.