Lekeitioko portua
Lekeitioko portuaren gaur egungo egitura XIX. mende amaierakoa da. Txatxo Kaia edo Txatxo Kontramaisua izena hartu zuen Cristobal Colón-ekin Ameriketara bidaiatu zuen Lekeitioko marinelarengatik.
Gaur egungo portua eraikitzeko antzinako bi nasak kendu ziren, eta bata bestearekin komunikatzen diren moilak eraiki ziren: Abadeen moila, Plaza azpikoa, Txatxo kontramaisuarena eta 1932an tinglau batekin estali zen iparreko moila.
Tala XX mendearen hasieran eraiki zen uhinurrategi bezala erabiltzeko (edo olatuetatik babesteko) eta hurrengo urtean berreraiki izan behar zuten (bere leku-izena Punta Amandarri da).
Arranegiko etxeak, portuaren eraikuntza baino aurretik, zuzenean itxasora ematen zuten edo hondartzara itsasbehean.
Bitxikeria bat: Arrantzaleek abiaduraz arraunatzea beharrezkoa zen kaletara azkar hurreratzeko eta hori izan daiteke traineru-estropaden sorrera.