Isuntza hondartza- Aittitta Makurra
(Aitxitxa Makurraren kondaira)
Lekeitioko itsasontzi bateko patroiak bihotzekoa izan zuen portutik irtetzera zihoazenean, bera atenditzen zebiltzala, baltzez jantzitako gizon bat pasatu zen portutik. Arrantzale bati esan zion zer egin behar zuen patroia salbatzeko, gizonak egin zuen eta patroia osatu egin zen. Baltzez jantzitako gizonak arrantzaleari esan zion, bere bizitza jendea osatzera eman behar zuela; baina bere teilatuan belarra hasten zen momentuan bere familiari agur esan eta hondartzara joan beharko zela. Honela, arrantzalea 90 urte bizi izan zen eta jendea osatzen zuen. Baina egun batean belarra agertu zen bere teilatuan, eta beltzez jantzitako gizonak esan bezala, familiari agur esan eta Isuntzako hondartzara joan zen. Bertan, beltzez jantzitako gizona aurkitu zuen eta heriotza zela aitortu zion, eta bere momentua heldu zela. Arrantzalea ukitu eta hau harri bihurtu zen. Hondartzan are asko edo gutxiago egonaren arabera, harri handi bat agertzen da eta Aitxitxa Makurra, heriotzak harri bihurtu zuen arrantzalea, dela esaten dute