Iñigo Artieta
XV. mendeko lekeitiar pertsonaia historikoa, marinela, militarra, armadorea eta merkataria izan zen.
Iñigo de Artieta Lekeitio hiribilduko merkatari famili boteretsu batean jaio zen, Arteyta bezala ere ezaguna. Nicolas Ibañez de Artietaren semea zen.
Marina de Arriagarekin ezkondu zen eta, gutxienez, Juan Nicolas de Artieta izeneko seme bat izan zuten.
1477 eta 1498 urteen bitartean, bere itsasontziak Mediterraneoan zehar ibili ziren, Iberiar penintsula Balear irlekin eta, berauek, Italiar penintsularekin (Genova, Pisa, Napoles, Venecia, Gaeta…) eta Siciliarekin lotuz. Garraiatzen zituzten lehengaien artean, sardina, atuna, garia eta gatza bezalako elikagaiak zeuden.
Mediterraneotik eginiko bidaia hauetan, itsaslapurretan ere jardun zen eta itsasontzi-harrapaketa batzuk egin zituen. Lekeitioko Santa Maria elizaren mandatuz, oihalak eta beste gai batzuk ere erosten zituen.
Pirateria garai hartako itsas-merkatatzirako gaitz larria izan zen. “Korso”, Erdi Aroan, merkantzia-ontziek erregea gerran zebilen herrialdeetako itsasontziak jarraitu, eraso eta harrapatzeko egiten zuten itsas-kanpainari zeritzon, hain zuzen ere, erregeak zinatutako baimena zen (korso-baimena). Korsoa merkatal-itsasontziak itsaslapurren erasoetatik babesteko sortu zen. Baina, korso-baimena zuten itsasgizon asko, baimen honetaz baliatzen ziren piraterian jarduteko. Gerra-gatazka bat bukatzerakoan, bake-itunak zinatzen zirenean, korso eta pirateria-ekintza guztiak barkatzen ziren eta, honen ondorioz, justiziaren aurrean ezin ziren erreklamatu.
1492an, Granadaren eroaldiaren ondorioz, Iñigo Artieta Boabdil Moroa Afrikara bueltan eraman zuten arduradunetariko bat izan zenaren berri dugu.
Informazio gehiago: Iñaki Madariaga Valle http://lekitxozaharra.blogspot.com
Informazio gehiago: http://www.lekeitiondare.eus/47_iigo_eta_nikolas_artieta.html