Akuiola nekazal turismoa

Landetxe txiki hau Lekeitiotik 5 km-tara kokatuta dago. Gune lasai eta baketsuan kokatuta dago, Gizaburuagako landa eremuan.

Bikotean, familian zein lagun taldean etortzeko aukera eskaintzen du. Horretarako logela bikoitz eta 2 eta 6 pertsonentzako apartamentuak eskaintzen dituelarik. Horrez gain, gosaria, sukaldea erabiltzeko aukera eta bertoko produktuak erosteko aukera ematen du.

Etxearen kanpoaldean lorategia, portxea eta barbakoa. Inguruan lasai ibiltzeko leku ugari daude, aipagarriena Lea Ibilbidea, Akuiolatik Lekeitiorako bidea Lea ibaiaren ertzetik oinez lasai egin ahal izateko bidea, 8 kilometroz.

Zer ikusi daiteke inguruko herrietan? Urtegiak, erreka ondoko hondartzak, arezko hondartzak eta hondartza basatiak,… Lekeitioko kaleak, portua, itsasargia,…

Naturarekin harremanetan, lasaitasunez, egun eder batzuk pasatzeko leku aproposa, mendi inguruan eta itsasotik gertu.

Kontaktua

Laixier auzoa
Gizaburuaga

94 684 1213

www.nekatur.net/akuiola?lang=es-ES

akuiola@hotmail.com

Erregistro zbk: KBI00009