Isabel II

Espainiko Isabel II.a, “Zoritxarretakoa” edota “Erregina peto-petoa (kastiza)” (1830ko urrian, Madrilen jaioa – 1904ko apirilaren 9an, Parisen hildakoa), 1713ko Oinordekotza-araudia (“Lege Salikoa” bezala ezagunagoa) bertan-behera gelditzerakoan, 1833 eta 1868 urteen bitartean, Espainiko erregina izan zen.
Isabel II erregina, jasaten zuen gaitz-dermatologikoaren ondorioz, urtero, igeri-denboraldia Altzolako Bainuetxean pasaten zuen. Zinegotzi lekeitiarrek ordezkariak bidaltzeko aukera paregabea ikusi zuten, hiribildua bere egotearekin hondratzeko.
Erreginak gonbidapen hau birritan onartu zuen.
Lehenengo bisita, 1868ko udan gertatu zen, garai hartan Eloisa de Gaminderen jabetzan zegoen Uribarren Jauregian ostatatu zelarik. Egonaldi hauetarako altzariak eta baxera hobetzeko, Zubietako Jauregira jotzen zen.
Lekualdatze hauetan, bere egonaldaiak apostolutar-birak bihurtzen zituen, Claret apaizak laguntzen zion. Lekeitiarrek “Gotzai Santua” (geroago, elizak baieztatu zuen bezala) deitzen zioten.
Erreginari, geroxeago Alfonso XII.a izango zen bere semeak, oraindik haurra, laguntzen zion baita.
Isabel II.enaren egonaldian, “Zaragoza” fragata Uribarren Jauregiaren aurreko badian ainguratu zen eta erreginak, Udalbatzarekin, ministroekin eta diputatuekien bisita eginez agurtu zuen.
Urte bereko irailaren 19an, Topete almirantearen agintean, itsasontzi hau izango zen errebelatu eta monarkia uzkailiko zuena. Erreginak irailaren 17an Lekeitio eta irailaren 30ean Donostia hiria utzi zituen, erbesterako bidea hartuz. Nabarmentzekoa da, hiribilduak, aurreikusia zegoen egun batetik bestera tronugabetuko zuten erregina hostatutzerakoan, lortu zuen nazioarteko garrantzi politikoa.
Hiribilduko zinegotziek ondo aprobetxatu zuten erreginaren egonaldia, berauentzat behar-beharrezkoak ziren herri-administrazio eta herri-lan gaiak gauzatzeko.

Informazio gehiago:

-Gonzalo Duo. Lekeitio XIX. mendean eta Jose Javier de Uribarren (1791- 1861)
-Francisco de Okamika. Egonaldiak eta ikustaldi ospetsuak arrantza-hiribildu batean
-Antonio Cavanilles. Lekeitio 1857an
-Jesús M. Alday. San Antonio María Claret Euskal Herrian
-Rufo Atxurraren artxibo pertsonaleko argitaratugabeko hainbat dokumentazio
-Lekeitioko Udal Artxiboko argitaratugabeko hainbat dokumentazio.

Informazio gehiago: http://www.lekeitiondare.eus/65_turismoa.html