Zubieta Hotela ***

Zubieta hotela Lekeitioko erdigunetik 5 minutura dago oinez. Sarrerako arkua gurutzatu eta alboetan banbuzko kanaberak dituen bide bat zeharkatu ondoren, XVII. mendeko eraikin baten parera iritsiko gara. Eraikin hori harmoniaz zaharberrituta eta lorategiz inguratuta dago. Kanpoko igerilekua klimatizatuta dago, eta terrazak ditu naturaren erdian, gosaltzeko edo erlaxatzeko. Belar moztu berriaren usaina, landare-koloreko eztanda…

Barrualdean, berriz, oso dekorazio atsegina dugu, xehetasun bakoitzean (oihalak, sofak, alfonbrak eta koadroak) berotasuna transmititzen duena. Logela guztiak lorategira edo kanpoko igerileku klimatizatura begira daude.

Kontaktua

Atea z/g
48280 Lekeitio

946843030

http://www.hotelzubieta.com

hotelzubieta@hotelzubieta.com

Erregistro zbk: HBI01089