Kurtxia landetxea
Kurtxia baserria izen bereko auzoan dago, Ispasterren, Lea-Artibai eskualdean.
Lekeitiotik, Lea-Artibaiko herri nagusitik, bi kilometro ingurura dago. Urdaibai eskualdetik ere oso hurbil dago. Bi eskualdeek oso nortasun sendoa dute: biak ala biak desberdinak baina aldi berean osagarriak dira, bata itsasoari emana eta bestea lurrari emana.
Gaur egun eraikina zaharberrituta dago, bisitariak hartzeko prest, baina eraiki zuten garaiko arkitektura eta historia mantentzen jakin du. XVII. mendearen hasieratik dugu baserriaren berri.
Oso paisaia berezi batean dago, itsasoak eta mendiak ingurune natural aparta sortzeko bat egiten duten lekuan. Kurtxia baserria eraikin tipikoa da, espazioan sakabanatuta egotea ezaugarri berezitzat eta berezkotzat duena.
Paisaia-barietate handiarekin batera, baretasuna eta lasaitasuna dira eremu paregabe horren ezaugarri nagusiak. Begiratokietatik barna, Bizkaiko Golkoko ur noble eta harroetan sartuko gara, portuaren babesetik joan-etorri etengabean diharduten itsasontzien kolore biziak lagun.
Naturarekin harreman zuzenean egoteko eta tradiziorik eta kulturarik bizienaren lurrinetan murgiltzeko aukera emango die eraikinak bisitariei, betiere landa-giroko espazio gozo eta beroan.
Kontaktua
Kustziaga auzoa 11
Ispaster
94 684 0607
Erregistro zbk: XBI00037