Itxas Ertz landetxea
2000. urtean eraikitako landetxea, logela bikoitzekin (135 cm-ko ohea) + 1 edo 2 ohe osagarri, bainugela eta telebista, tximinia eta doako aparkalekua dituena. Mendexan dago, hondartzatik eta Lekeitiotik 2 km-ra, Bilbo, Donostia eta Gasteiz artean, aireportutik ordu batera eta Urdaibaiko erreserbatik kilometro gutxira.
Natura sentitzeko leku aproposa, Lea ibaiaren ertzean paseatuz, padura zeharkatuz, Lumentza mendira, talaiara, Otoio mendira igoz. Eta itsasbehera dagoenean, San Nicolas edo Garraitz uhartera iritsiko gara, hondartzaren parean, kareharrizko errisko horrek ematen dituen ikuspegi zoragarriak ikusita. Leku aproposak, egunsentiez eta ilunabarrez gozatzeko. Santa Katalinako itsasargira ere joan gaitezke, Euskadin bisita daitekeen itsasargi bakarra.
Etxea leku ezin hobean dago kirola egiteko. Kilometro batera abentura parke bat dago. Bertan, lau zirkuitu daude aukeran, 70 erronka eta 17 tirolina baino gehiago dituztenak, eta 2 km-ra uretako kirolak egin ditzakegu: surfa, bela, kanoa, urpekaritza, SUP.
Kontaktua
Likona auzoa
Mendexa
94 624 3177
Erregistro zbk: XBI00026