Villa Itsaso Hotela ***
Etxe honek, gaur hotel gisa zaharberritua izan dana, euskaldunen historiaren, gizartearen eta kulturaren “bilakaeraren” adierazgarri diran giro eta garai berezia erakusten dauz bere arkitektura eta landa-inguruaren bitartez.
Lehen txalet neoeuskalduna da, XIX. mende bukaeran eraikia. 1876-9 urteetako foruen deuseztatzeak eragindako identitateen krisiaren ondorioz sortutako erro erromantikoko Europako erregionalismoen irakinaldiaren garaia zan.
1883. urtean Ramón María Adán de Yarza geologoak udarako etxe gisa eraiki eban. Garai hartan, ingelesak Frantziako hegoaldeko kostaldean (guretzat Iparraldea dana, Euskal Herriko iparraldera baitago) turismoa egiten hasi ziran. Orduan hasi ziran itsasoan bainatzen eta eguzkia hartzen, bainutegietara joaten… nola ez, industrializazioagaz sortutako burgesiaren giroa zan.
Hotelak, noski, XIX. mendean beharrezkoa zan erosotasunaz bestelakoa behar dau gaur egun, baina jatorrizko antolamenduko leku irekiak eta ondo argiztatuak mantendu nahi izan doguz.
Kontaktua
Likona 30
Mendexa
606 005 005
http://www.hotelvillaitsaso.com/es/
Erregistro zbk: HBI01205